>
<

Familien ibilbidea

Familien ibilbideak, elgarrekin igo nahi duten talde edo familieri ibilbide errazago bat proposatzen du. 6 urtetik aurrera heldu baten presentziarekin edo 8 urtetik aurrera bakarrik igo daiteke. Nahiz eta 8 urtetik gorako haurrak bakarrik igo daitezen, heldu baten presentzia derrigorrezkoa da lurrean gure begiraleen zaintza kontatu gabe.

Ibilbide honek tarteko maila osatzen du haurren eta helduen ibilbideen artean. Modu batean, esan dezakegu alturarekin eta sentsazioekin lehen pausuak egiteko parada ematen duela.

Horrezgain, 2 ordu baino gehiagoko aktibitatea eskaintzen du udaleku, aisialdirako zentro edo haurrentzako kirol taldeeri.