>
<

Eskolak & aisialdi zentroak

Oihana abentura parkeak haurrentzat eta gazteentzat bereziki eraikitako ibilbideak aurkezten ditu. Nori adierazten dugu gure proposamena : eskoleri, kolegioeri, lizeoeri, aisialdi zentroeri, herriko etxeko gazte edo kirol zerbitzueri eta oporretako zentroeri.

Gure aktibitateek interes pedagogiko bat aurkezten dute jarduera fisiko (mugimenduen ikaskuntza, ekilibrioaren bilatzea), eta mentalarentzat (pentsatzea, autokontrola) edo natura hurbildik deskubritzeko. Aisialdi honek, autonomia, aktibitate berrien deskubritzea, kanpoan edo naturan egotea ahalbidetzen du… baina sentsazio berriak ekarten ditu bereziki !

Baldintza bereziak

Baldintza berezi hauek 2003ko ekainaren 20ko aginduan eta honen XXII. eranskinan agertzen dira. Agindu honek, zaintzeko baldintzak, organizazio baldintzak eta altuerako jardueren praktika mugatzen du oporretako zentro eta aisialdiko zentroentzat.

Oihana abentura parkea behar bezala deklaratua da Frantziako « Ministère de la Jeunesse et des Sports et de la vie associative » aldatutako 1984ko uztailaren 16ko 84-610 legearen arabera. Lege honetan dauden zuhurtzi arauek kontsumitzailearen kodigoko L221-1 artikulua errespetatzen dute.

Ibilbideak zaintzen dituen taldea jardueran dauden haurren edo gazteen adinaren arabera antolatzen da. Oihana abentura parkeak hurrengo argibideak errespetatzea eskatzen du oporretako eta aisialdi zentroeri :
- begirale bat 5 urte azpiko 4 praktikatzailerentzat ;
- begirale bat 5-12 urte arteko 8 praktikatzailerentzat ;
- begirale bat 12-18 urte arteko 12 praktikatzailerentzat ;
 
Akitibitate osoak 2 ordu inguru irauten ditu.

Erreserbazioa derrigorrezkoa da

Oihana abentura parkeko aktibitate nagusiaz gain beste aukera batzuk ere proposatzen ditugu :
- piknikatzeko saskiak ;
- altxor bilatze jokoak
- urtebetetzeak ;
Baita ere aktibitate gehigarri desberdinak :
- surfa ;
- itsasoko kayak-a ;
- pilota ;
- eta abar…
 
Oihana abentura parkeko taldea zure zerbitzura dago zure eskaerei erantzuteko.
Jarri gurekin harremanetan.