>
<

Seminarioak

Gaur egun, Euskal Herriko enpresak talde-kohesioa sustatzen duten  aisialdi berri eta originalen bila daude. Orokorrean langileak lantegitik kanpo erlaxa daitezen edo taldeko kirolak praktikatzeko  antolatzen dira aisialdi hauek.

Eskaera honi erantzuteko,  Oihana abentura parkea Euskal Herriko enpresa guztieri adierazten da taldeko irteerak edo seminarioak edo mintegiak antolatzeko.  Asteburutan eta eskola jaiegunetan (Gabonetako eta Urtezaharreko oporretan izan ezik) jokoak, abentura eta natura konbinatzen dituen ekitaldi alai eta dibertigarria eskaitzen dugu.

Gure proposamenak

Modulu desberdinak proposatzen ditugu :
Egun erdi edo osoa, zuen helburuen eta aukeren arabera, aktibitate desberdinak batuz edo ez (abentura parkea, paintball-a).

Parkearen pribatizazioa

Oihana abentura parkeak, egun erdirako edo osorako, erreserbatzeko aukera ematen dugu. Parkearen pribatizazioari esker zure gonbidatuek ibilbide guztiak egiteko aukera izango dute gure barneko araudia eta segurtasun kontseiluak errespetatu ezkero.

Momentu hau oraindik bereziago egiteko, parke osoa enpresaren edo elkartearen koloreekin apaintzeko aukera ematen dugu. Eskaera bereziak beti aurretik aurkeztu behar dira behar bezala aztertu ahal izateko. Jarri gurekin harremanetan.

Aktibitate anitzak

Oihana abentura parkeak zure gustuko aktibitate desberdinez osatutako programa berezi bat osa dezake. Gure parkeko aktibitateez gain, beste jarduera interesgarri batzuk egiteko aukera ematen dugu ere egun bat edo gehiagotan nahi izan ezkero :
- Kanpoko kirol aktibitateak: surfa, itsasoko kayak, pilota, eta abar.
- Bisita gidatu kulturalak : Euskal Herriko sagardotegi eta hirien bisitak, bazkari eta pintxo dastaketekin (Donostian adibidez).

Enpresa opariak
Enpresa burua zara edo komunikazio, merkataritza, edo giza baliabide departamenduen buru, eta zure langileeri, zure bezeroeri edo  zure hornitzaileeri Oihana abentura parkeko eta paintball-eko sarrerak eskaini nahi badituzu, zure zerbitzura gaude zure nahiei erantzuteko.
Jarri gurekin harremanetan.